XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta hemendik bi ondorio ateratzen ditu: a) Boterearen kritikaren eta askatasunaren izenean erlatibotu beharrean izanik ere, beharrezkoa da euskal botere-sistema sortzea eta finkatzea: hau da, beharrezkoak ditugu euskal erakunde politikoak; b) askatasun-esperantzari eutsiz, horren aldeko burrukari ere eutsi beharra dago.
Eta berriro ere, boteredunen aurrez aurre, boteregabeko baseari dei eginez eta baseko lana aldarrikatuz bukatzen du editorial hau
Hirugarren bizitzaro honetan
Horren arabera, bere oinarri soziala ere eratuz joan da, euskal gizarte osoa bereganatzeko asmorik edo usterik gabe.
Bere lekune horretatik harreman zabalak izan ditu, eta bere egia ematen saiatu da, monopolioaren bila ibili gabe.
Guzti hau, hain zuzen, har daiteke aldizkariaren heldutasunaren adierazgarritzat, gaiak erabiltzeko eta aldizkaria bera egiteko moduaz gain.
Laburbilduz Hogeitabost urtetan euskal kulturan lana egiteko modu bat, bide bat ireki duHorren azpian funtsezko ardatz batzu: Euskara eta euskarazko kultura, Euskal Herria eta abertzaletasuna, pentsaera humanista eta erlijiozkoa...
Eta ardatz hauen gainean, bere pentsabide kulturala, sozio-politikoa eta erlijiozkoa emanaz joan da bizitzaro bakoitzean: bere
Baina
Aldizkaria ez zen ideologia konkreturen baten izenean sortu, eta bai euskararen eta euskarazko kulturaren izenean.
Horregatik inoiz ez du aukera ideologiko konkretu, zehaztu eta sistematiko baten batera bere burua mugatu.
Aldika-aldika oinarrizko pentsabide baten elementuak eman ditu, aldizkaria bera Euskal Herriko eta Europako gorabehera ideologiko, sozial, politiko eta kulturalen barnean situatzeko.
Joera batzu markatu ditu, sinpatia batzu adierazi ditu, kidetasun batzu aitortu ditu, azterbide batzu erabili ditu: (...).